XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ulertu ez dozuen ezer ba dago?.

- Zer izan da gehien atsegin izan jatzuena?.

- Zer esan nahi deusku Jainko Aitak berba honeekin?.

- Ze berbatan ikusten da garbi Jaungoiko Aitak gu zoriontsu izatea nahi dauala?.

Zoriontasun egarri eta bilaketa hori kristau argitasunez argitu behar da, Jaungoiko Aitak gu zoriontsu izatea nahi dauanaren baieztapenaz; Jainko Aitak zoriona agintzen deusku; Jainko Aitak, egunen batean, atsekabea, sufrimentua, arazoak, heriotzea... amaituko dirala iragarten deusku.

Pasarte honetan egiten jakun bigarren baieztapena Jaungoikoaren leialtasun mailan dago.

Gauza guztiak barri egiten ditut; hau da, Jaungoikoa beti da leiala; ez deusku huts egingo; agintzen dauana, bete egiten dau.

Egunen batean Jainkoaren agintzaria beteko da, bere leialtasuna betikoa data, eta ez dau bere Berbea behin ere ezeztatzen.

Umearen Liburuan, 131 or., ikasturtean zehar egin ohi izan dogun lez, testua hausnarketa giroan begiratzeko eta gero alkarrizketa sortzeko pentsatua dagoan orrialde batean aurkezten dogu.

c) Mezua norbereganatzea eta fede espresinoa.

Jainkoaren Berbeari buruzko alkarrizketa labur horrek itaun barriak sortuko ditu; katekisteak batzen jakin behar ditu edo, sortu ez badira, sortzen, taldean hausnartzeko:
- Hemen, lurrean, ez gara inoiz ere guztiz zoriontsu izango?.

- Zergaitik dago hainbeste sufrimentu munduan, Jaungoiko Aitak gure zoriona nahi badau?.

- Zer egin daikegu, Jaungoikoaren zoriona alkarbanatuko dogun azken egun hori heltzen dan bitartean?.

- Munduan dagoan guztia maitasuna, adiskidetasuna, zerbitzua... lako gauza onak ere bai desagertuko da? ala txarra bakarrik desagertuko da?.

- Zer jazoten da heriotzearen ondoren?.